Joan Perez Lazarragakoren izkribuaren inguruan

Joan Perez Lazarragakoaren idazlan aurkitu berriak lekukotasun franko ematen ditu Arabaren ipar-ekialdean XVI. mendean egiten zen euskarari buruz. Berez mendebaldeko euskalkiarekin hertsiki lotuta bada ere, Barrundiako hizkeran, arkaismo ugariez gainera, ekialdeko euskalkien ezaugarri asko ere ager...

Full description

Bibliographic Details
Main Author: Xabier Kintana
Format: Article
Language:English
Published: Gobierno de Navarra 2004-12-01
Series:Fontes Linguae Vasconum
Online Access:https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/2866
Description
Summary:Joan Perez Lazarragakoaren idazlan aurkitu berriak lekukotasun franko ematen ditu Arabaren ipar-ekialdean XVI. mendean egiten zen euskarari buruz. Berez mendebaldeko euskalkiarekin hertsiki lotuta bada ere, Barrundiako hizkeran, arkaismo ugariez gainera, ekialdeko euskalkien ezaugarri asko ere agertzen dira, bataren eta besteen arteko zubi gisa. Gaurko euskaran soilki erakusle, adberbio eta partizipioetan agertzen zaigun –xe atzizkia autore honek izenekin ere erabiltzen du, horren jatorriaren argibidea emanez. Arabar idazle honek eskuarki Linschmann-Aresti legea deitzen dena oso ongi betetzen du, eta ene/neure, haren/bere posesiboen artean bereizketa egiten, bigarrenak beti bihurkari balioaz. Aditz sintetiko ugari agertzen dira idazle honen lanean, batzuk oso bitxiak eta lehen aldiz dokumentatuak. Horren azterketak, eta bere garaian aditz konjugatuetan objektu pluralaren marka jartzea oraindik aukerakoa zela ikusteak, euskal aditz batzuen jatorriaz eta pertsona anitzeko adizkera sintetikoen aspaldiko gainbeheraz ere gogoeta egiteko materialak eskaintzen dizkigute.
ISSN:0046-435X
2530-5832