Euskal toponimiaz mintzo (Nafarroakoaz bereziki)
Lan honen lehen ataletan -(g, k)untz(a, e) atzizkiak toponimian duen presentzia aztertzen du egileak, eta hizkera arrunteko atzizki homonimoarekin lotzen. Gero, -(g, k)un(e) eta -(g, k)untz(a, e)-ren arteko txandaketatik, bi hauen eta -(t)oki, -(t)egi eta besteren tankerako toki atzizkien arteko al...
Main Author: | |
---|---|
Format: | Article |
Language: | English |
Published: |
Gobierno de Navarra
1997-04-01
|
Series: | Fontes Linguae Vasconum |
Online Access: | https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/3175 |
Summary: | Lan honen lehen ataletan -(g, k)untz(a, e) atzizkiak toponimian duen presentzia aztertzen du egileak, eta hizkera arrunteko atzizki homonimoarekin lotzen. Gero, -(g, k)un(e) eta -(g, k)untz(a, e)-ren arteko txandaketatik, bi hauen eta -(t)oki, -(t)egi eta besteren tankerako toki atzizkien arteko aldizkatzetik, eta zenbait aurkientzaren deskribaketatik, -tz(a, e) atzizkiak batzuetan bederen tokia adierazi eta adierazten duela erraten da, eta bide honetatik hainbat toponimo txiki eta handiren etimologia egokiro azal daitekeela, toki adiera ugaritasuna baino egokiagoa baita askotan toki izenen azalpenerako, biak hertsiki loturik egon ohi badira ere.
Gero, -tz(a, e) atzizki toponimikoa hitz eratorpeneko -tza-rekin eta aditzetako -tze-rekin (bai eta -eta, -keta-rekin ere) lotzen saiatzen da egilea, lotura honek arazoak dituen arren. Orobat, -tz(a, e)-k -(a)tz(a, e), -itz(a, e) aldaerak badituen ikertzen da, eta egoitza-ren modukoak egoiten, egotten-en modukoekin erlazionatzen. Bosgarren atalean -tz(a, e) lekuzkotzat hartuz azal daitezkeen Nafarroako eta bestetako toponimo batzuk aztertzen dira, eta Orio modukoetan -o gradu hurbileko mugatzailea izan daitekeelako hipotesia aurreratzen, honek -tz(a, e) tokizkoaren gehiketaz Nafarroan oso ugariak diren -otz-dun toponimoei -batzuei behinik behin- sorrera eman ahal izan dielarik. Bukatzeko, -otz-dun toponimoak azaltzeko erabili ohi den hipotesi antroponimikoak eta proposatzen den toponimikoak duten eite eta antza nabarmentzen da, eta kasuz kasuko azterketaren beharra azpimarratzen.
|
---|---|
ISSN: | 0046-435X 2530-5832 |