Zaraitzuera aztertzeko ekarpen berriak (8 - Espartza: taulak/esaldiak)

Bost dira honekin euskara aztertuz ukitu ditugun Zaraitzu ibarreko herriak. Saio honek, halere, izango du jarraipenik ‘(9 - Espartza: ahozko testuak)’ azpitituluko beste saio batean, non lehenago, Otsagiko herrian hain juxtu, egin genuenaren antzera, hainbat gertaera, pasarte eta zertzelada interes...

Full description

Bibliographic Details
Main Author: Koldo Artola
Format: Article
Language:English
Published: Gobierno de Navarra 2005-04-01
Series:Fontes Linguae Vasconum
Online Access:https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/2852
Description
Summary:Bost dira honekin euskara aztertuz ukitu ditugun Zaraitzu ibarreko herriak. Saio honek, halere, izango du jarraipenik ‘(9 - Espartza: ahozko testuak)’ azpitituluko beste saio batean, non lehenago, Otsagiko herrian hain juxtu, egin genuenaren antzera, hainbat gertaera, pasarte eta zertzelada interesgarri agertaraziko dugun, haien artean almadiak ikusi uste ahal izango ditugula Zaraitzu ibaian barrena, bai-eta, artzaintzari gagozkiola adibidez, artaldeek edo ardi-saldoek, trashumantziaren bideetan, erabili ohi duten zaraitzuarren kañadara ere. Espartzan bildu dugun informazioa inguruko herrietan jasotakoa baino ugariagoa izatean testuak ere inoizko luzeenak dira, informatzaile guztiek euskara mintzatuari dagokionez –eta hau ulertzekoa da– maila bera ezin erakutsi badute ere. Zaraitzuko euskara hau, ohiko laburpen xume hauek egitean idatzi dugun moduan, Louis-Lucien Bonaparte printze euskaltzaleak egindako mapa zoragarrian ekialdeko behe-nafarreraren esparruan kokaturik agertzen da, horretarako arrazoi nagusienetarik bat, antza, errespetuzko alokutibotasunaren erabilera izaki, ekialdeko euskalkien ezaugarri.    
ISSN:0046-435X
2530-5832