-(t)ar atzizkidun hitzen jokabide sintaktikoaren inguruan
Euskaraz -(t)ar atzizkidun hitzak izenaren aurretik zein atzetik ager daitezkeela esan ohi da, baina hiztun multzo zabal batek sistematikoki arbuiatzen du lehen hurrenkera. Artikuluak arbuio horren arrazoi gramatikala ematen du: [-(t)ar atzizkidun hitza + izena] hurrenkeran [izen + izen] hitz elkar...
Main Author: | |
---|---|
Format: | Article |
Language: | English |
Published: |
Gobierno de Navarra
2002-12-01
|
Series: | Fontes Linguae Vasconum |
Online Access: | https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/2983 |
Summary: | Euskaraz -(t)ar atzizkidun hitzak izenaren aurretik zein atzetik ager daitezkeela esan ohi da, baina hiztun multzo zabal batek sistematikoki arbuiatzen du lehen hurrenkera. Artikuluak arbuio horren arrazoi gramatikala ematen du: [-(t)ar atzizkidun hitza + izena] hurrenkeran [izen + izen] hitz elkartua dugu eta [izena + -(t)ar atzizkidun hitza] hurrenkeran, berriz, [izen + adjektibo] joskera arrunta besterik ez dago. Lehen hurrenkerak hitz elkartuetan sumatzen diren ezaugarriak dauzka: izen bereziek ezin dute elkarketan parte hartu, Azkuek eta Villasantek nabarmendu zuten bezala; -(t)ar atzizkidun hitzak ezin dira kalifikatzaile modura erabili eta ezin ditu huts adjektiboak modifikatu; -(t)ar atzizkidun hitzarekin osatutako hitz elkartuak berrelkarketan parte har dezake. Lau ezaugarriok erabat aldatzen dira -(t)ar atzizkidun hitza izenaren ondoren agertzen denean. Ondorioa da, -(t)ar atzizkiak izenak eta adjektiboak eratortzen dituen arren, hiztun multzo zabal batek adjektibo balioa baizik ez duela aintzat hartzen -(t)ar atzizkidun hitza izen ardatz batekin batera erabiltzen denean, eta horregatik hurrenkera bakarra onartzen du. Beste hiztun mota (kontserbatzaileago) batek, berriz, aukera biak (izen eta adjektibo balioak) baliatzen ahal ditu, eta beraz, hurrenkera biak onartzen ditu
|
---|---|
ISSN: | 0046-435X 2530-5832 |