Hizkuntzaren jabekuntzaz Fontes-en

Lantxo honetan Fontes aldizkarian hizkuntzaren jabekuntzari buruz jarduten duten artikuluen bilketa eta artikulu horiei buruzko laburpen-iruzkinak egiten dira. Guztira, gaiarekin loturiko bi artikulu oso besterik ez dira, eta beste artikulu batean, zeharka, ataltxo bat eskaintzen zaio jabekuntzaren...

Full description

Bibliographic Details
Main Author: Juan Jose Zubiri Lujambio
Format: Article
Language:English
Published: Gobierno de Navarra 2005-12-01
Series:Fontes Linguae Vasconum
Online Access:https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/2834
Description
Summary:Lantxo honetan Fontes aldizkarian hizkuntzaren jabekuntzari buruz jarduten duten artikuluen bilketa eta artikulu horiei buruzko laburpen-iruzkinak egiten dira. Guztira, gaiarekin loturiko bi artikulu oso besterik ez dira, eta beste artikulu batean, zeharka, ataltxo bat eskaintzen zaio jabekuntzaren atalari. Bi artikuluek eremu honetan oso garrantzitsuak diren beste hainbat gai jorratzen dituzte. Batak, hasteko, euskararen gramatikazko egiturak erabiltzen ez diren garaiko ezaugarriak nolakoak diren zehazten ditu, eta segidan, egiturak agertzen hasten direnean zein mailaketa jarraitzen duten azaltzen du, eta beste artikuluak, elebitasunarekin loturikoa honako hau, bi hizkuntza aldi berean ikasten dituzten haurren sistemak nahasten diren edo ez azaltzen du, aspaldiko hipotesi bat zalantzan paratuz. Azken lan honetan, zehazki esateko, euskararen eta gaztelaniaren izen sintagmaren jabekuntzaren azterketaren bidez frogatzen da ez direla bi sistemen arauak nahasten, hasiera-hasieratik haurrek bi hizkuntzen arauak bereizten dituztela.
ISSN:0046-435X
2530-5832