Nola erabili itzulpena euskarazko irakaskuntza elebi/eleaniztunean: testuliburu bateko adibideen azterketa eta proposamen didaktiko zenbait
Itzulpena hizkuntzen irakaskuntzatik baztertuta egon da, izan ere, indarrean izan diren metodoek hizkuntzak modu bereizian irakatsi beharra azpimarratu dute haien arteko interferentziak saihesteko asmoz. Alabaina, itzulpena baliabide didaktiko egokia izan daiteke, gogoeta metalinguistikoa eta hizkun...
Main Author: | |
---|---|
Format: | Article |
Language: | English |
Published: |
Gobierno de Navarra
2016-06-01
|
Series: | Fontes Linguae Vasconum |
Subjects: | |
Online Access: | https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/1371 |
Summary: | Itzulpena hizkuntzen irakaskuntzatik baztertuta egon da, izan ere, indarrean izan diren metodoek hizkuntzak modu bereizian irakatsi beharra azpimarratu dute haien arteko interferentziak saihesteko asmoz. Alabaina, itzulpena baliabide didaktiko egokia izan daiteke, gogoeta metalinguistikoa eta hizkuntzen arteko konparazioa ahalbidetzen baititu. Balio hori are interesgarriagoa izan daiteke hezkuntza sistema eleaniztunetan: euskarazko murgilketa ereduan, adibidez. Halere, gaia gutxi ikertu da eta ez dakigu
itzulpena nola erabiltzen den. Lan honetan, lehen hurbilpen bat egin nahi izan dugu: itzulpenak bigarren hezkuntzako euskara irakasgaiko testuliburu batean zer leku duen eta nola lantzen den ikustea da artikulu honen xedea. Horretarako, testuliburuko adibide batzuk aztertzeaz gain, itzulpenaren balio didaktikoa hobeto ustiatzeko zenbait proposamen didaktiko zehatz ere egin ditugu. |
---|---|
ISSN: | 0046-435X 2530-5832 |