Erronkari eta Ansoko toponimiaz zenbait ohar

Erronkaribarko eta Anso Ibarreko toponimiaren azterketak erakusten duenez Nafarroako ekialdeko muga herri eta kultura anitzen bilgunea izan dela. Herri hauen behar komunikatiboak antzekoak ziren, baina hainbat hizkuntza diferente erabili behar zituzten haiek asetzeko; alde batetik, latinetiko bi hi...

Full description

Bibliographic Details
Main Author: Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte
Format: Article
Language:English
Published: Gobierno de Navarra 2007-08-01
Series:Fontes Linguae Vasconum
Online Access:https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/2774
Description
Summary:Erronkaribarko eta Anso Ibarreko toponimiaren azterketak erakusten duenez Nafarroako ekialdeko muga herri eta kultura anitzen bilgunea izan dela. Herri hauen behar komunikatiboak antzekoak ziren, baina hainbat hizkuntza diferente erabili behar zituzten haiek asetzeko; alde batetik, latinetiko bi hizkuntza (gaskoiera eta nafar-aragoiera) eta beste alde batetik erromatarren aurreko hizkuntza zahar baten bi euskalki (erronkariera eta zuberera). Euskara oraindik bizirik dago Ansoko toponimian (aztertu diren leku izenen %23 euskaratikoak edo euskarak eragindakoak dira), eta, ordainez, nafar-aragoiera bizirik dago Erronkaribarko toponimian. Lur hauetako toponimiaren azterketatik ondorioztatzen denez, Anso ibarrean Behe Erdi Aroan erabiltzen zen euskarak inguruko euskaren ezaugarri semantiko eta morfologiko berberak ez, baina oso antzekoak izanen zituela. Orobat, erronkarierarekin antzekotasun fonetikoak izanen zituen azentuari eta tinbreari zegokienez. Hala eta guztiz ere, ikusteke dago ea erronkariera horren urrunkor egin duten ezaugarri bereizleak Anson bertan ere gertatzen ote ziren. Ez dirudi hala denik, ordea. Alde batetik, agiriren bidez erlazio hori baieztatzeko modurik ez dago eta, bestetik, erronkarieraren garapen bokalikoak, sabaikaritze bereziak, asimilazioak, oso bizkortasun handikoak dira. Asimilazioa, zubererarengan baitan ere, ez da ezta heltzen ere erronkarierarengan heltzen den lekuetara, bizitasun handikoa baita. Nekez onar daiteke, garapen horiek guztiak gertatzen zirela, hiltzear zegoen XVI. mendeko Ansoko euskaraz. Dena den, toponimoek ematen diguten informazioa kontuan harturik, argi eta garbi nabaritzen da Erronkariko eta Ansoko toponimoak, hango euskarak, itur bakar batetik, enbor beretik atera zirela. Izan ere, morfologiak eta atzizkien eta oinarri lexikoen azterketak erakusten digunez, batzuen eta besteen jokabideak oso antzekoak ziren. Honek esan nahi dezake frankoen menperakun - tzaren eta Nafarroako eta Aragoiko erreinuan sorreraren eta indartzearen urte - ak gertatu arte, bi ibar hauen erlazio oso estua izan zela eta, orduan bai, an - tzeko euskara erabiltzen zutela.
ISSN:0046-435X
2530-5832