Etxeberri Sarakoaren “Escual-herrico gazteriari” eta kultura klasikoaren transmisioaz

Ziurrenik, ez dira izan grekerazko eta latinezko kultura eta letren harrera, presentzia eta transmisioarena Euskal Literaturaren alorrean gehien ikertu diren gaiak. Orobat, ez dirudi gure literaturaren ezaugarriek aski albokoak diren eta, itxuraz, auzokoen literaturetan antzeko emaitzak erakutsiko...

Full description

Bibliographic Details
Main Author: Patxi Salaberri Muñoa
Format: Article
Language:English
Published: Gobierno de Navarra 2002-08-01
Series:Fontes Linguae Vasconum
Online Access:https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/2996
Description
Summary:Ziurrenik, ez dira izan grekerazko eta latinezko kultura eta letren harrera, presentzia eta transmisioarena Euskal Literaturaren alorrean gehien ikertu diren gaiak. Orobat, ez dirudi gure literaturaren ezaugarriek aski albokoak diren eta, itxuraz, auzokoen literaturetan antzeko emaitzak erakutsiko lituzketen kontuengatik interes berezirik piztuko dutenik etorkizun hurbilean. Guztiarekin ere, XVII-XVIII. mendeetan barrena bizi izan zen Sarako Etxeberriren idazlanak garai hartako beste edozeinenak baino aproposagoak agertzen dira euskal gizataldeak mundu klasikoaz egin duen harrera eta transmisioa ikertzen hasteko. Letrazaletasun handikoa eta Axularren eta beronen obrak eta idaztankerak euskal literaturaren garapenari ekar ziezaioketen guztiaren mireslea, Azkoitiko mediku bilakatu zen idazle lapurtar honek ez zuen argitaraturik ikusi bere obraren zatirik garrantzitsuena. Honako artikulu honek agerian uzten du Etxeberriren "Escual-herrico gazteriari" delakoak Axularren Gero liburuarekiko dituen zorrak eta, halaber, oharkizun zenbait eskaintzen ditu bertan islatzen den latinezko ekarpen klasikoaren azterketarako eta interpretaziorako. Autore bien testu-erkaketa bat eransten da.
ISSN:0046-435X
2530-5832